english | español | euskera

J1CK - Web on the go

J1CK Blog

On the go! A fresh look at the web, mobility and user experience

  • J1CK Bartzelonan, Mobile World Congress 2011n

    1

    Otsaila 12th 2011-an idatzita Orokorra-en

    Jon-ek idatzita

    Datorren astean Mobile World Congress 2011 ferian egongo gara gure teknologia erakusten, hain zuzen ere Bartzelonan. Gure tokia 7A114 da App Planet erakustokian. Gure izen berriarekin egongo gara: mouin.com.

    Gure app-sortzeko sistema arinaren demoak egingo ditugu, suportatzen ditugun zortzi plataforma natiboetan: Android, iPhone, Blackberry, WAC Widgets, Java/J2ME, Windows Phone 7, Samsung Bada eta Symbian. WAP lekuak ere sortzen ditu gure sistemak, baina hau ezin da “natiboa” deitu.

    Ea han ikusten garen!

  • Argitalpen berriak: Wikipedia, BajoElAgua eta j1ck.tweet beste 8 hizkuntzetan!

    1

    Abendua 18th 2009-an idatzita Orokorra-en

    Jon-ek idatzita

    jtlangsandwBeno, ostirala da, eta aste aberatsa izan dugu, argiratatutakoari buruz gutxienez!

    Alde batetik, Wikipedian bilatzeko eta artikuluak ikusteko aplikazio berria atera dugu. Hemen daukazu informazioaren helbidea:

    http://j1ck.com/eu/mobile-wikipedia.php

    Instalatzeko erraza da, soilik wikipedia.j1ck.com bisitatu behar duzu zure Java mugikorretik. Ingelesez dago hasieran (”de facto” hizkuntza internazional ofiziala…), baina Euskeraz erabiltzea aukeratu dezakezu bilaketetarako.

    Horrela, mugikorrean eroso eduki eta gero, motibazio gehiago egongo dira Euskal wikipediara kontribuzio gehiago bidaltzeko.

    Beste aldetik, zortzi hizkuntza berritan atera dugu j1ck.tweet gure Twitter klientea (ez dakit zergatik, baina “bezeroa” esatea ez zait ondo iruditzen programa batentzako). Hauek dira hizkuntzak: Frantzesa, Alemana, Italiera, Finlandiera, Brasilgo Portugalera, Japoniera, Txinera Tradizionala eta Sinplifikatua.  Hemen daukazu iragarpen ofiziala, ingelesez:

    http://j1ck.com/blog/2009/12/16/j1ck-wikipedia-mobile-app-and-j1ck-tweet-in-8-more-languages/

    Dagoeneko, sekulako hizkuntz mazedonia edukitzen hasi gara, noski! : )

    bajo_el_agua-prop

    Eta azkenik, gure Bajo El Agua-ko lagunen webgunea irakurtzeko aplikazio berria atera dugu. Instalatzeko, zure Java mugikorretik bajoelagua.j1ck.com bisitatu behar duzu solik. www.bajoelagua.com itsasoari buruzko eta buzeoari buruzko web izugarria da, gazteleraz lehenengoa gai hauetan. Itsaso-maitalea bazara, ondo egingo zenuke begiratzen.

    Espero dugu aplikazio berri hauek zure gustokoak izatea, kontaiguzu zer iruditzen zaizkizun!

  • Azkenean: j1ck.tweet 1.0 Java mugikorrentzat euskaraz prest dago!

    5

    Abendua 11th 2009-an idatzita Orokorra-en

    Jon-ek idatzita

    Ezin izan dugu etxoin Twitter-ek bertsio euskalduna atera arte, eta gaur egin behar izan dugu argitalpen berezi hau: j1ck.tweet, gure twitter klientea, prest dago jada 1.0 bertsioan Java mugikorrentzako eta euskaraz! Ingelesezko bertsioa antzerakoa da funtzonalidadean, baina interfaz guztia euskaratuta dago. Hau da produktu-horri ofiziala detaile guztiekin:

    http://j1ck.com/eu/mobile-twitter.php

    Eta hau da zure mugikorrean bisitatu behar duzun helbidea, mobilak dakarren nabegadorea erabiltzen, j1ck.tweet instalatzeko:

    http://tw.eu.j1ck.com

    collage-500

    Espero dugu euskaldunen artean ongietorria izango dela. Beste tuiteroen tuitak ez ditugu euskalduntzen, baina programa bera eta sistemaren mezu guztiak euskeraz ikusiko dituzu. Akatsik ikusten baduzu, esaiguzu eta poztuko gaitu konpontzea (edo konpontzen saiatzea!).

    Gure helburua j1ck.tweet-ekin ez da kliente konpletuena egitea, aukera guztiekin, baizik eta edonork era erosoan erabili dezakeen klientea egitea. Horregatik, bakarrikaukera garrantzitsuenak jartzen saitzen gara, baina erraz erabili daitekeen moduan. Eta erosotasun honen parte da guretzat euskaldunentzat programa euskeraz eskeinitzea.

    Datorren asteetan gauza gehiago argitaratuko ditugu, j1ck.tweet hizkuntza gehiagotan, aplikazio gehiago, eta j1ck.tweet bera beste plataformetan. Jarraitu ezazu gure bloga, edo gure Twitter kontua, berri guztiak ahal bezain laister jasotzeko!

  • Web osoa zure mugikorrean

    2

    Azaroa 4th 2009-an idatzita Orokorra-en

    Jon-ek idatzita

    sgh-f480-whaleKaixo! Hauxe da lehen post-a euskerazko gure blogan. Nahiz eta web nagusia euskeratuta orain dela asko izan dugun, orain arte aktibidade gehiena ingeleserazko blogan izan da. Gure helburua presentzia globala izatea da, gure teknologiak erantzun onena eman diezaieke mundu osoko erabiltzaileei, eta hori lortzeko ingeleseraz hitzegitea baino ez dago.

    Hala ere, honek ez du esan nahi ez dugula gure inguru hurbilenarekin elkarrizketan egotea, eta gure behar bereziak zaintzea. Horregatik erabaki dugu blog bat euskeraz izatea baita, eta hemen euskeraz aritzea Interneti buruz, web-ari buruz, eta mugikorretan konektibidadea nola erabiltzeari buruz.

    Bitartea, argitaratu dugu orain direla aste batzu guren lehen produktu publikoa: Twitter erabiltzeko aplikazio kliente bat Java mugikorrentzako. Oraingoz Beta moduan atera dugu, baina oraintxe bertan ari gara betsio 1.0 ofiziala prestatzen, eta datozen egunetan espero dugu ateratzea. Hementxe duzue Beta 1 bertsioaren iragarkia: http://j1ck.com/blog/2009/10/14/j1ck-tweet-beta-1-of-our-java-twitter-client-ready/. Gure sorpresarako, betak ere nahiko arrakasta izan du munduan zehar (batez ere Brasilen, Txinan, Malasian, Indonesian, eta Erresuma Batuan – eta ez galdetu zergatik hor, zeren guk ere ez dugu oso ondo ulertzen!). Detaileak hemen ikusi ditzakezue: http://j1ck.com/blog/2009/10/23/first-week-whale-hunting-mobile-twitter-app/. Eta Blackberry bertsio bat ere prestatzen ari gara, laister prest egongo dena. Preview bat eta screenshot batzu ikusi nahi badituzu, hementxe dauzkazue: http://j1ck.com/blog/2009/10/30/preview-screenshots-of-j1ck-tweet-on-blackberry/.

    Gure helburua ez da post guztiak itzultzea. Publiko bakoitzarentzako intereskoak diren gauzak blog bakoitzean jarriko ditugu, interes globalekoak direnak zihuraski ingeleseraz agertuko dira lehen, eta hemen euskaldunoi interesko gauzak tratatuko ditugu. Blog bat ez da argitalpen bide bat, elkarrizketa bide bat baino. Espero dugu honen bidez gure ikuspuntua asko aberastuko dela!

    Horrez gain, gaur bertan ETB3-an agertuko da NickDutNik saio bat guri buruzko erreportai batekin. Beraien webgunean zintzilikatuko dute bideoa beranduago, eta zihuraski han ikusi ahalko duzu bihartik aurrera, telebistan harrapatu ezin izan baduzu.

    Eta baita ere, egon zaitez adi hementxe berri interesgarriak emango bait digutu hemendik oso gutxira. Taldeko bat baino gehiagok korrituko dugu Behobia-Donostia igandean, baino hori eta gero espero dugu indarrak edukitzea gauza hurrengo helburuak lortzeko!

    Oso pozik erantzungo ditugu zuen galderak, eta interes haundiarekin adituko ditugu zuen komentarioak. Milesker!

Powered by Wordpress