english | español | euskera

J1CK - Web on the go

J1CK Blog

On the go! A fresh look at the web, mobility and user experience

Web osoa zure mugikorrean

1

Azaroa 4th 2009-an idatzita Orokorra-en

Jon-ek idatzita

sgh-f480-whaleKaixo! Hauxe da lehen post-a euskerazko gure blogan. Nahiz eta web nagusia euskeratuta orain dela asko izan dugun, orain arte aktibidade gehiena ingeleserazko blogan izan da. Gure helburua presentzia globala izatea da, gure teknologiak erantzun onena eman diezaieke mundu osoko erabiltzaileei, eta hori lortzeko ingeleseraz hitzegitea baino ez dago.

Hala ere, honek ez du esan nahi ez dugula gure inguru hurbilenarekin elkarrizketan egotea, eta gure behar bereziak zaintzea. Horregatik erabaki dugu blog bat euskeraz izatea baita, eta hemen euskeraz aritzea Interneti buruz, web-ari buruz, eta mugikorretan konektibidadea nola erabiltzeari buruz.

Bitartea, argitaratu dugu orain direla aste batzu guren lehen produktu publikoa: Twitter erabiltzeko aplikazio kliente bat Java mugikorrentzako. Oraingoz Beta moduan atera dugu, baina oraintxe bertan ari gara betsio 1.0 ofiziala prestatzen, eta datozen egunetan espero dugu ateratzea. Hementxe duzue Beta 1 bertsioaren iragarkia: http://j1ck.com/blog/2009/10/14/j1ck-tweet-beta-1-of-our-java-twitter-client-ready/. Gure sorpresarako, betak ere nahiko arrakasta izan du munduan zehar (batez ere Brasilen, Txinan, Malasian, Indonesian, eta Erresuma Batuan – eta ez galdetu zergatik hor, zeren guk ere ez dugu oso ondo ulertzen!). Detaileak hemen ikusi ditzakezue: http://j1ck.com/blog/2009/10/23/first-week-whale-hunting-mobile-twitter-app/. Eta Blackberry bertsio bat ere prestatzen ari gara, laister prest egongo dena. Preview bat eta screenshot batzu ikusi nahi badituzu, hementxe dauzkazue: http://j1ck.com/blog/2009/10/30/preview-screenshots-of-j1ck-tweet-on-blackberry/.

Gure helburua ez da post guztiak itzultzea. Publiko bakoitzarentzako intereskoak diren gauzak blog bakoitzean jarriko ditugu, interes globalekoak direnak zihuraski ingeleseraz agertuko dira lehen, eta hemen euskaldunoi interesko gauzak tratatuko ditugu. Blog bat ez da argitalpen bide bat, elkarrizketa bide bat baino. Espero dugu honen bidez gure ikuspuntua asko aberastuko dela!

Horrez gain, gaur bertan ETB3-an agertuko da NickDutNik saio bat guri buruzko erreportai batekin. Beraien webgunean zintzilikatuko dute bideoa beranduago, eta zihuraski han ikusi ahalko duzu bihartik aurrera, telebistan harrapatu ezin izan baduzu.

Eta baita ere, egon zaitez adi hementxe berri interesgarriak emango bait digutu hemendik oso gutxira. Taldeko bat baino gehiagok korrituko dugu Behobia-Donostia igandean, baino hori eta gero espero dugu indarrak edukitzea gauza hurrengo helburuak lortzeko!

Oso pozik erantzungo ditugu zuen galderak, eta interes haundiarekin adituko ditugu zuen komentarioak. Milesker!

1 Komentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Jon BeltranDeHeredia and Javier Perez, j1ck. j1ck said: Lehenengo idazkina euskerazko J1CK blogan: "Web osoa zure mugikorrean" http://bit.ly/1QoMif [...]

Komentariorik?

Powered by Wordpress