Abendua, 2009hilabeterako artxiboa
-
Argitalpen berriak: Wikipedia, BajoElAgua eta j1ck.tweet beste 8 hizkuntzetan!
Abendua 18th 2009-an idatzita Orokorra-en
Beno, ostirala da, eta aste aberatsa izan dugu, argiratatutakoari buruz gutxienez!Alde batetik, Wikipedian bilatzeko eta artikuluak ikusteko aplikazio berria atera dugu. Hemen daukazu informazioaren helbidea:
http://j1ck.com/eu/mobile-wikipedia.php
Instalatzeko erraza da, soilik wikipedia.j1ck.com bisitatu behar duzu zure Java mugikorretik. Ingelesez dago hasieran (”de facto” hizkuntza internazional ofiziala…), baina Euskeraz erabiltzea aukeratu dezakezu bilaketetarako.
Horrela, mugikorrean eroso eduki eta gero, motibazio gehiago egongo dira Euskal wikipediara kontribuzio gehiago bidaltzeko.
Beste aldetik, zortzi hizkuntza berritan atera dugu j1ck.tweet gure Twitter klientea (ez dakit zergatik, baina “bezeroa” esatea ez zait ondo iruditzen programa batentzako). Hauek dira hizkuntzak: Frantzesa, Alemana, Italiera, Finlandiera, Brasilgo Portugalera, Japoniera, Txinera Tradizionala eta Sinplifikatua. Hemen daukazu iragarpen ofiziala, ingelesez:
http://j1ck.com/blog/2009/12/16/j1ck-wikipedia-mobile-app-and-j1ck-tweet-in-8-more-languages/
Dagoeneko, sekulako hizkuntz mazedonia edukitzen hasi gara, noski! : )
Eta azkenik, gure Bajo El Agua-ko lagunen webgunea irakurtzeko aplikazio berria atera dugu. Instalatzeko, zure Java mugikorretik bajoelagua.j1ck.com bisitatu behar duzu solik. www.bajoelagua.com itsasoari buruzko eta buzeoari buruzko web izugarria da, gazteleraz lehenengoa gai hauetan. Itsaso-maitalea bazara, ondo egingo zenuke begiratzen.
Espero dugu aplikazio berri hauek zure gustokoak izatea, kontaiguzu zer iruditzen zaizkizun!
-
Azkenean: j1ck.tweet 1.0 Java mugikorrentzat euskaraz prest dago!
Abendua 11th 2009-an idatzita Orokorra-en
Ezin izan dugu etxoin Twitter-ek bertsio euskalduna atera arte, eta gaur egin behar izan dugu argitalpen berezi hau: j1ck.tweet, gure twitter klientea, prest dago jada 1.0 bertsioan Java mugikorrentzako eta euskaraz! Ingelesezko bertsioa antzerakoa da funtzonalidadean, baina interfaz guztia euskaratuta dago. Hau da produktu-horri ofiziala detaile guztiekin:
http://j1ck.com/eu/mobile-twitter.php
Eta hau da zure mugikorrean bisitatu behar duzun helbidea, mobilak dakarren nabegadorea erabiltzen, j1ck.tweet instalatzeko:

Espero dugu euskaldunen artean ongietorria izango dela. Beste tuiteroen tuitak ez ditugu euskalduntzen, baina programa bera eta sistemaren mezu guztiak euskeraz ikusiko dituzu. Akatsik ikusten baduzu, esaiguzu eta poztuko gaitu konpontzea (edo konpontzen saiatzea!).
Gure helburua j1ck.tweet-ekin ez da kliente konpletuena egitea, aukera guztiekin, baizik eta edonork era erosoan erabili dezakeen klientea egitea. Horregatik, bakarrikaukera garrantzitsuenak jartzen saitzen gara, baina erraz erabili daitekeen moduan. Eta erosotasun honen parte da guretzat euskaldunentzat programa euskeraz eskeinitzea.
Datorren asteetan gauza gehiago argitaratuko ditugu, j1ck.tweet hizkuntza gehiagotan, aplikazio gehiago, eta j1ck.tweet bera beste plataformetan. Jarraitu ezazu gure bloga, edo gure Twitter kontua, berri guztiak ahal bezain laister jasotzeko!

