Azkenean: j1ck.tweet 1.0 Java mugikorrentzat euskaraz prest dago!
Abendua 11th 2009-an idatzita Orokorra-en
Ezin izan dugu etxoin Twitter-ek bertsio euskalduna atera arte, eta gaur egin behar izan dugu argitalpen berezi hau: j1ck.tweet, gure twitter klientea, prest dago jada 1.0 bertsioan Java mugikorrentzako eta euskaraz! Ingelesezko bertsioa antzerakoa da funtzonalidadean, baina interfaz guztia euskaratuta dago. Hau da produktu-horri ofiziala detaile guztiekin:
http://j1ck.com/eu/mobile-twitter.php
Eta hau da zure mugikorrean bisitatu behar duzun helbidea, mobilak dakarren nabegadorea erabiltzen, j1ck.tweet instalatzeko:

Espero dugu euskaldunen artean ongietorria izango dela. Beste tuiteroen tuitak ez ditugu euskalduntzen, baina programa bera eta sistemaren mezu guztiak euskeraz ikusiko dituzu. Akatsik ikusten baduzu, esaiguzu eta poztuko gaitu konpontzea (edo konpontzen saiatzea!).
Gure helburua j1ck.tweet-ekin ez da kliente konpletuena egitea, aukera guztiekin, baizik eta edonork era erosoan erabili dezakeen klientea egitea. Horregatik, bakarrikaukera garrantzitsuenak jartzen saitzen gara, baina erraz erabili daitekeen moduan. Eta erosotasun honen parte da guretzat euskaldunentzat programa euskeraz eskeinitzea.
Datorren asteetan gauza gehiago argitaratuko ditugu, j1ck.tweet hizkuntza gehiagotan, aplikazio gehiago, eta j1ck.tweet bera beste plataformetan. Jarraitu ezazu gure bloga, edo gure Twitter kontua, berri guztiak ahal bezain laister jasotzeko!

4 komentario
[...] This post was mentioned on Twitter by Diego Gallego, J1CK Mobile Systems. J1CK Mobile Systems said: Lehen Twitter klientea euskaraz! First mobile Java Twitter client in Basque language! j1ck.tweet 1.0 euskaraz prest: http://bit.ly/4N1487 [...]
Social comments and analytics for this post…
This post was mentioned on Twitter by Dieguitopow: RT @j1ck Lehen Twitter klientea euskaraz! First Java Twitter client in Basque language! j1ck.tweet 1.0 euskaraz prest: http://bit.ly/4N1487…
Hori dek eta!!! Gabonetako opari ederra, zer eta twitter-a euskaraz!!
Telebistan ikusi nuen zuen lanari buruzko bideotxo bat, segir horrela mutillok!!
Iusef, mileksker animoengatik! Espero dugu datorren hilabeteetan oraindik ere opari izugarriak edukitzea euskaldunontzat.
Besarkadak eta gabon zoriontsuak guztiei J1CK-taldekoen partez!