english | español | euskera

J1CK - Web on the go

J1CK Blog

On the go! A fresh look at the web, mobility and user experience

Argitalpen berriak: Wikipedia, BajoElAgua eta j1ck.tweet beste 8 hizkuntzetan!

0

Abendua 18th 2009-an idatzita Orokorra-en

Jon-ek idatzita

jtlangsandwBeno, ostirala da, eta aste aberatsa izan dugu, argiratatutakoari buruz gutxienez!

Alde batetik, Wikipedian bilatzeko eta artikuluak ikusteko aplikazio berria atera dugu. Hemen daukazu informazioaren helbidea:

http://j1ck.com/eu/mobile-wikipedia.php

Instalatzeko erraza da, soilik wikipedia.j1ck.com bisitatu behar duzu zure Java mugikorretik. Ingelesez dago hasieran (”de facto” hizkuntza internazional ofiziala…), baina Euskeraz erabiltzea aukeratu dezakezu bilaketetarako.

Horrela, mugikorrean eroso eduki eta gero, motibazio gehiago egongo dira Euskal wikipediara kontribuzio gehiago bidaltzeko.

Beste aldetik, zortzi hizkuntza berritan atera dugu j1ck.tweet gure Twitter klientea (ez dakit zergatik, baina “bezeroa” esatea ez zait ondo iruditzen programa batentzako). Hauek dira hizkuntzak: Frantzesa, Alemana, Italiera, Finlandiera, Brasilgo Portugalera, Japoniera, Txinera Tradizionala eta Sinplifikatua.  Hemen daukazu iragarpen ofiziala, ingelesez:

http://j1ck.com/blog/2009/12/16/j1ck-wikipedia-mobile-app-and-j1ck-tweet-in-8-more-languages/

Dagoeneko, sekulako hizkuntz mazedonia edukitzen hasi gara, noski! : )

bajo_el_agua-prop

Eta azkenik, gure Bajo El Agua-ko lagunen webgunea irakurtzeko aplikazio berria atera dugu. Instalatzeko, zure Java mugikorretik bajoelagua.j1ck.com bisitatu behar duzu solik. www.bajoelagua.com itsasoari buruzko eta buzeoari buruzko web izugarria da, gazteleraz lehenengoa gai hauetan. Itsaso-maitalea bazara, ondo egingo zenuke begiratzen.

Espero dugu aplikazio berri hauek zure gustokoak izatea, kontaiguzu zer iruditzen zaizkizun!

Komentariorik?

Powered by Wordpress