Konzeptua
Web osoa zure eskutan
Web sareko edukin eta funtzionalidade guztia zurekin eramateak izugarrizko potentziala dauka. Baina webguneak mugikor eta PDAetatik bisitatzea gehienetan esperientzia frustante bat da.
Web horri gehienak mahai-gaineko konputagailu eta portatilentzat daude diseinatuta. Hauetan, pantaila haundiak diseinu grafiko ederra errazten du, eta tekladu eta saguak erabilgarritasun haundia erosotzen du. Baina diseinu hauek ez dute ondo funtzionatzen mugikor batetan.
Nahiz eta egunero gero eta garrantzitsuago bihurtu, mugikor batetik web sarean zehar ibiltzea oraindik bigarren mailako esperientzia da.
Adaptatu al da benetan web sarea mugikorretara?
Gaur egun, surfeatze mugikorrak konponketa ezberdinak erabiltzen ditu. Adibidez, web horria mirilla batetik ikusten da, edota zoom erabili behar da guztia ikusteko, edo agian edukin guztia zutabe bakar batetan jartzea ere da soluziorik hoberena! Bide guzti hauek dagoen diseinua pantaila txiki batetan estutzea baino ez dira: ez du inoiz ondo funtzionatuko.
Artea ala zientzia?
Liburuak eta zinea bezelako kontua da hau: bi hauek medio desberdinak dira. Istorio asko oso onak izan daitezke bi mediotan, baina era ezberdinean kontatu behar dira.
Medio bakoitzaren indarrak eta ahultasunak ez dira berdinak, eta publikoak bakoitzean bilatzen duena ezta ere. Hau kontutan izatea ezinbestekoa da bi mediotan primerako esperientzia sortzeko.
J1CK kontzeptua
Mugikorra medio guztiz ezberdina da, bere abantaila eta desabantailekin, eta interakzio hizkuntz ezberdin batekin. Efektiboa izateko, web sarea mugikorrean erabiltzea deitu eta SMSak bidaltzea bezain erreza eta ulergarria izan behar da. Konputagailuen hizkerak erabilzen utzi behar du, eta medio berrian guztiz sartu behar du. Kurtsorea, menu desplegarriak, zutabe anitzeko antolaketak, zoom egitea... "konputagailukeriak" dira, mugikor batetan inoiz ez dutenak ondo funtzionatuko.
Web mugikorra telefono menu bat erabiltzeari antza gehiago izan behar du sagu eta tekladu batekin erabiltzeari baino. Konbertsio lana substanziala izan daitekeen arren, guztiz beharrezkoa da honelako interfaza prestatzea jende guztiarentzako web mugikorrera heldu nahi badugu.
Lehenengo egin behar dena web gunea eta honen erabilkera analizatzea, bere "mamira" heldu arte. Gero, mugikor hizkeraren arabera antolatu behar da webgunea. Eta azkenez, diseinu hau mugikor ezberdinetan nola aurkezten den modura aplikatu behar da.